Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko, norbanako, famili, komertzio txiki nahiz ostalaritza establezimenduen itxierak, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzako udal diru-laguntzak emateko urgentziazko deialdia egin du Adunako Udalak. Hala jakinarazi du bando bidez: