11:15: Hasiera Andoaingo trikitilari eta panderojoleen saioa. Haur Danborrada: Aita Larramendi, Ondarreta eta La Salle-Berrozpe ikastetxeetako ikasleeek. 2018-2019ko irudiak. Buruhandi eta Erraldoien konpartsaren historia, eta osatzen duten pertsonaiak ezagutuko ditugu Garazi Kamioren eskutik. 12:00: Axeri Dantzaren jokoak. 12:30: Bertso saioa: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Miren Amuriza, Amaia Agirre, eta Ion Beloki. Gaijartzailea: Unai Ormaetxea. 13:45: Dantza saioak jarraian: Azelain Ballet elkartea, Klaap eta Joseba & Bakartxo dantza eskolak.
Errenta eta ondarearen Internet bidez egiteko epea uztailaren 29ra bitarte luzatuko da.
Konfinamenduaren ondoren, ekainaren 1ean zabaldu zituen ateak Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiak. Orduz geroztik, eta ekainaren 26ra arte, ikusgai dago Motxila Ibiltaria ekimenean parte hartzen duten eskualdeko haur eta gaztetxoek eginiko xomorroen erakusketa ederra.
Ekaianren 26ra arte, zabalik egongo da Bukalai dantza taldean aurrematrikula egiteko aukera. 2016 urtea baino lehen jaiotakoek (urte horretan jaiotakoek barne) eman ahal izango dute izena, Zizurkilgo udal-bulegoetan.