Sei urtetik gorako haurrentzat 'Patata tropikala' antzezlana. Eguraldi txarra dela eta, Txermingo ilastolako ganbaran izango da emanaldia. Sarrerak: www.kilometroak.eus.
Andoni Ollokiegiren kontzertua, Kilometroak Astearen baitan. Eguraldi txarra dela eta Txermingo ikastolako ganbaran eskainiko du saioa. Sarrerak: www.kilometroak.eus webgunean
Kilometroak Astearen baitan, 1977. urtean Beasainen izan zen lehen Kilometroak jaitik hasita gaur egunera arte egin diren jai guztien errepasoa.
Urriaren 3ra arte: ‘Mendimetroak’ egitasmoa. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo inguruetan barrena egiteko sei ibilbide, LHko haurrek nahiz DBHko gazteek egin ahal izateko. Ibilbideak maila bakoitzera egokituta daude: www.kilometroak.eus
Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra gogoan, bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du Hernandorena Kultur Elkarteak, Harituz Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko zabalik dago bertsoak bidaltzeko aukera. Urriaren 11n amaituko da horretarako epea.