Haurrentzako 'Stardog eta Turbocat' filma euskaraz eskainiko da Gurea zineman. Larunbatean, 17:00etan.
Fraisorok eskolak ikastaroa antolatu du "Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailea" izenburupean. Data: azaroaren 2tik abenduaren 11ra. Aurrez aurreko praktikak eta azterketa abenduaren 10ean 15:30etatik 19:30etara edo abenduaren 11n 09:30etatik 13:30etara. Matrikularen kostua: 80 euro. Informazio gehiago: fraisoro@fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66
Iragan urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etnikoaren beste kapitulu bat. Karlos Zurutuzaren eta Andoni Lubakiren proiektuaren bitartez, komunikabideek gai horri buruz duten isiltasun gero eta handiagoa saihestu nahi da. Antolatzaileak: Gizarte Zerbitzuak eta Euskal Fondoa. Erakusketa ondorengo ordutegian bisitatu daiteke: Astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara. Larunbatetan 11:30etatik 14:00etara.
Ipuin kontalaria: Marisa Tabernero Eguna: azaroak 13 Ordua: 17:30 Lekua: Lekaio Prezioa: Doan Hizkuntza: euskara Antolatzailea: Udala Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da. Antzerkia: Sisiforen paperak – Ttanttaka Eguna: azaroak 15 Ordua: 19:00 Lekua: Sarobe Prezioa: 5 euro Hizkuntza: euskara Antolatzailea: Udala Sinopsia: Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz? “Egunkaria kasuan” libreki inspiratutako lana, kazetaritzari egindako omenaldia da
Irizar saria jaso duen 'Ane' filma ikusgai egongo da Gurea zineman. Azaroak 14ean, 15ean eta 16an proiektatuko da filma, 19:30ean. *Adi! Ordu aldaketa izan da emanaldien ordutegietan.