'Trolls 2: Gira mundial' filma ikusteko aukera izango da Gurea zineman larunbatean, 17:00etan.
Fraisorok eskolak ikastaroa antolatu du "Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailea" izenburupean. Data: azaroaren 2tik abenduaren 11ra. Aurrez aurreko praktikak eta azterketa abenduaren 10ean 15:30etatik 19:30etara edo abenduaren 11n 09:30etatik 13:30etara. Matrikularen kostua: 80 euro. Informazio gehiago: fraisoro@fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66
Ipuin kontalaria: Ixabel Agirresarobe Eguna: azaroak 20 Ordua: 17:30 Lekua: Lekaio Prezioa: Doan Hizkuntza: euskara Antolatzailea: Udala Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da. Kontzertua: Izaki Gardenak Eguna: azaroak 21 Ordua: 19:00 Lekua: Sarobe Prezioa: Doan Hizkuntza: euskara Antolatzailea: Poxta Zahar Sinopsia: 2012an Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sortutako taldea da Izaki Gardenak. Urte berean argitaratu zuten Itsasargiak diskoa. “Amaieratik hasi” eta “Aurri gara” etorri ziren ondoren, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko amerikar/folk disko onena izendatu zuelarik. Urte eta erdiko atsedenaldiaren ondoren, oholtzetara itzuli dira “Dena oskol” izeneko diskoarekin. Kontzertua: Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal Eguna: azaroak 22 Ordua: 19:00 Lekua: Sarobe Prezioa: 5 euro Hizkuntza: euskara Antolatzailea: Poxta Zahar Sinopsia: Emanaldi hau txistuak eta pianoak izan duten harremanaren isla da. Bi musika tresnen arteko metamorfosia. Txistuaren historian badago une bat, tradizioa, dantza eta folklorea alde batera utzi gabe ganbara musikara hurbiltzen dena, eta bidaide izan duen lehen instrumentua ziurrenik pianoa izan da.
'El palacio ideal' filma ikusgai egongo da Gurea zineman. Azaroak 21ean, 22an eta 23an proiektatuko da filma, 19:30ean. *Adi! Ordu aldaketa izan da emanaldien ordutegietan.