16:30 Urnieta selfie! Ginkana jolasa 11-16 urte birtartekoentzat, Zubitxo plazan. 18:00 Udalak haur jaioberriei jaietako zapia jarriko die Kontzejupean. Egapek dantzatuko du agurra. 18:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Plazido Muxika Plazatik hasita. Bosko Anitz txarangarekin. 19:30 Mielaren jaitsiera, elizako kanpandorretik Udaletxera. Txupinazoa Bosko Anitz Aisialdi Taldearen eskutik. 20:00 Txosnen irekiera. 20:00-21:30 Laiotz San Joan plazan. Euriarekin txosnagunean.
Sanmielen hasieran, presoen aldeko ekimena deitu du Urnietako Sarek, hilaren 8an Donostian izango den ekitaldiarekin lotuta. Irailaren 28an izango da, 18:00tan hasita, Plazido Muxika plazan.
Bihar, irailaren 28an, arratsaldeko 18:00etan bilera irekia egingo da Urigain etxean.