Kartelaren gaia librea da, baina "aurten, salbuespen gisa, jostek-iruteko jarduerarekin eta haren eremu semantiko osoarekin lotutako elementuren bat sartzeko eskatzen zaie artistei”.
Herriko industrian lan egindako emakumeei omenaldia
Hilabete berria ekitearekin batera, bere eskaintza zabaldu du Urnietako AEKren Zilegi Eskolak. Horrela, euskal dantza klasea izango da otsailaren 8an, Igantzi Olaran urnietarraren eskutik. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da, euskaraz eta doan.
Otsailak 8, asteazkena. 19:30.
Artista andoaindarra. Prestakuntzari dagokionez autodidakta, denbora librea arte sorkuntzara bideratzen zuen. Berak egindako euskarrien inguruan margotu zuen; objektuetan esku hartu, eta altzariak diseinatu zituen. Bere ekoizpena nortasun propioagatik nabarmentzen da, espresionista, materiko eta sinboliko bezala defini daiteke.