47 urteko gizonezkoak bere ama erail du Irunen. Hilketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Lurgatz talde feministak bihar arratsalderako. 18:30etan emango zaio hasiera, Villabona eta Zizurkil batzen dituen oinezkoen zubian.
Arratia bailararen bihotzean, 13 gaztek Mauritzia Aldeiturriaga Zabalaren musikan oinarritutako musika-pieza bat sortuko dute. Mauritzia, XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen panderojole ikonikoa izan zen. AIRE! abentura musikala da. Gentzane Martinez de Osaba da zuzendaria.
Sahrijai elkarteak antolatutako kontzertua, Aljibean.