“Haizeak darama eta dakarrena”. Saioa Aizpurua. 17:15, Liburutegia.
Bertsolari historikoaren gaineko Ombuaren itzala pelikula, Basteron, apirilaren 3an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00etatik aurrera ikusi ahal izango da. Emanaldia andoaindar guztiei irekia da, eta sarrera doan da, lekua bete arte.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.