Uztailak 18, ostirala 11:00 Meza Nagusia Ondoren, hamaiketakoa. 13:00 Txupinazoa Jarraian, auzotarren arteko herri kirolak. Ondoren, bertsolariak: Irazu eta Peñagarikano bertsolariak eta trikitilariak: Izer, Alabier eta Laja II. 17:30 Kalejira Gauean, Izer eta Alabier.
Kale antzerkia Trapu Zaharra antzerki konpainiaren eskutik. Uztailak 18, ostirala. 19:30, Zumea plaza.
Prezio berriak ezarri dituzte hiri barruko autobus zerbitzuan. Bide batez, abuztuan martxan izango da.
Leitzaran Bisitarien Etxea zabalik egongo da udan: Bisitarien Etxea, Otieta.Ordutegia: 09:30-18:30
Tailerra Virginia Ameztoyrekin, artista gonbidatua Kokoro Indigo Culture-ko Marian Martinez. Uztailak 18, ostirala. 16:00-19:00.Uztailak 19, larunbata. 10:00-18:00. Uztailak 20, igandea. 10:00- 13:00.Etxeondo etxea.
Uztailaren 17tik 20ra, Amasa-Villabonako Txermingo ikastola azpia garagardo eta gastronomia gune bilakatuko da.
Uztailaren 18tik abuztuaren 14ra bitartean jokatuko da V. Intxaur Pilota Txapelketa, Udalaren eta Pilotaren Txokoaren elkarlanari esker.
Dagoeneko seigarren ediziora iritsi da Zizurkilgo Intxaur pilota txapelketa. Euskal Herria, Nafarroa eta Errioxako pilotarien parte hartzea-izaten du eta hala izango da aurten ere. Uztailaren 18an abiatu, eta abuztuaren 14an amaituko da txapelketa entzutetsua.
Uda Giroan zikloaren baitan, antzerki-emanaldiak izango dira kalean. Izen handiko konpainien eskutik, gainera: Trapu Zaharra, La Pez eta Markeliñe.