Azaroak 23, igandea 11:00-14:30 Azoka. 16.30 Magia ikuskizuna “Izeba Felisaren irratia”. Eneko Gutierrez. 18:00 Talo eta gaztain jatea.
Nazioartean sona irabazi duen haur-ikuskizun bat izango da azaroaren 23an Sarobe arte eszenikoen gunean, arratsaldeko 16:30ean: “Ma Tache” (Nire orbana). Bukaresteko Haurrentzako Nazioarteko Jaialdiko (FITC) epaimahaiaren saria zein Kotorreko Haurrentzako Nazioarteko Jaialdiko (Montenegro) sormen lan onenaren saria eskuratuta, "hitzik gabeko bidaia bisuala" da obra, lau urtetik gorako ikusleentzat zuzenduta.
Datorren igandean izango da, azaroak 23, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Pilota-jaialdia izango da Hernaniko Galarretan azaroaren 23an, Palestinari elkartasuna erakusteko helburuz, Gernika Palestina herri ekimenak, Oriamendik eta zenbait pilota-klubek antolatuta. Pilotaren hiru modalitate nagusiek bat egingo dute hitzorduan: 17:00etatik aurrera, erremonteko, zesta-puntako eta esku-pilotako norgehiagokak egongo dira, Eli Pagolaren eta Andoni Rekondoren bertsoak lagun. Tartean izango dira Imanol Ansa eta Ander Goikoetxea Urnietako erremontistak.
Azaroak 23, igandea.17:00, Gurea. 5€ TESTURIK GABEA Atearen bestaldean, pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta egiterrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira. Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen zaitu eta bestaldean dagoenaz gozatzera.
Larunbat honetan gazteak jai giroan murgiltzeko hitzordua izango da Urnietan. Desafioa, trikipoteoa, herri bazkaria, musika... Kuadrillen Eguna udalerriko hainbat gunetan ospatuko da.
Azaroak 22, larunbata. 17:00. Azaroak 23, igandea. 17:00.
1936ko extremadurarren tragedia kontatzen duen erakusketa. 09:00etatik 20:00era, abenduaren 6ra bitarte. Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako egoitza.
Azaroaren 15ean abiatuko da Adunako kulturaldia eta, abenduaren 3an, Euskararen egunarekin batera emango diote amaiera. Bitartean, hainbat ekitaldi egingo dute herrian, gai ezberdinak jorratzeko
Mattin Iñiguez korrikalari eta parapente-zalearen eta Santi Sierra eta Oskar Ruiz de Luzuriaga eskalatzaileen proiekzio-hitzaldiek, bazkideen urteko batzarrak eta mendi irteera gehi bazkariak osatuko dute 60. Mendi Astea, datorren astelehenean hasita.
Azaroak 22, lar. 19:30, 22:00. Azaroak 23, igandea. 19:30. Azaroak 24, astl. 19:30. ASTELEHENA 24, 19:30etako saioan, GAUA filmaren zuzendaria den PAUL URKIJO gurekin izango dugu
Azaroak 22, larunbata. 19:30. Azaroak 23, igandea. 19:30. Azaroak 24, astl. 17:00, 19:30.