Ostegun honetan, martxoak 5, arratsaldeko 19:00etan hasita, Buruntzaldeako Transmaribibolloek asanblada irekia egingo dugu Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan.
MARTXOAK 5, osteguna Karropoteo feminista Andoaingo Mugimendu Feministak antolatuta. 19:00, Plaza Moretik abiatuta.
Gazteentzako unibertsitate-ikasketen edo LHren aukerei buruzko hitzaldia Asteasuko EAJ-PNVk unibertsitateko edo Lanbide Heziketako (LH) ikasketen aukerei buruzko hitzaldi bat antolatu du adituekin gazteei orientabidea emateko lan-merkatuari begira, bai eta gurasoei ere, etorkizuneko erabaki garrantzitsu honetan seme-alabei eman behar dieten laguntzari buruz. Hitzaldiaren izenburua "Gazte: zer ikasi nahi duzu?" da. Hizlariak: Mikel Sarriegi, Gipuzkoako Enpresen Elkarteko (ADEGI) Prestakuntza eta Talentuko zuzendari Mikel Sarriegik. Enpresen beharrak azalduko ditu, gazteei orientazioa ematearen garrantzia eta gazteek informazioa eta bokazioa izatearen beharra azpimarratuz. Jorge Arévalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako (LH) sailburuorde ohiak. Eraldatzen ari den mundu honetan euskal LHk duen garrantziaz hitz egingo du. Hitzaldia ASTEASU – PLAZA IREKIA ekimenaren baitan antolatu da eta datorren ostegunean, martxoak 5, izango da, 19:00etatik aurrera, Asteasuko Udaletxeko Ikus-entzuneko Aretoan. Etorri, entzun eta lagundu gazteen etorkizuna bideratzen.
Gazteentzako unibertsitate-ikasketen edo LHren aukerei buruzko hitzaldia
Aiztondoko udalekuetarako begiraleen hautaketa-prozesua abian da. Martxoaren 2tik 20ra bitarte zabalik egongo da izena emateko aukera eta apirilaren 17an egingo dituzte begiraleen elkarrizketak. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago deialdia eta derrigorrezkoa izango da DBH gainditua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea, zein curriculuma eta agiriak aurkeztea.
Katapulta Plataforma tokiko artistak —abeslariak, aktoreak eta diziplina desberdinetako sortzaileak— bultzatu eta haien lana ezagutarazteko sortutako ekimena da. Egitasmo horren baitan egingo da “Figuras sin dibujar” pintura erakusketa.
Martxoaren 19an abiatuko da Korrika Atharratzetik eta, martxoaren 23tik 24rako gauean sartuko da eskualdera. Zizurkilen, dagoeneko biltzen hasi da Korrika batzordea. Ostegunetan, 18:00etan egiten dute bilera, Atxulondo Kultur Etxean. Bertan parte hartu nahi duen orok zabalik du horretarako aukera.