Martxoak 6, ostirala EMAKUME FAMATUEN ERAKUSKETA (martxoaren 6tik 13ra) 17:00-20:00 Ludoteka ANTZERKIA “A peine” DesAires konpainia 19:30 Bastero kulturgunea (auditorioa) Hizkuntza: gaztelania Antolatzailea: Kultura lansaila EMAKUMEEN AFARIA 20:30 Goikoplazako karpan Aldez aurretik eman behar da izena. Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da (aldez aurretik eskatuta). Tl. 676 567724 -berdintasuna@andoain.eus Antolatzailea: Berdintasun lansaila
Antzerkia: La reina del arga Eguna: martxoak 6 Ordua: 19:00 Lekua: Sarobe Hizkuntza: gaztelania Sarrera: doakoa
Hizkuntza: Gaztelania
Aiztondoko udalekuetarako begiraleen hautaketa-prozesua abian da. Martxoaren 2tik 20ra bitarte zabalik egongo da izena emateko aukera eta apirilaren 17an egingo dituzte begiraleen elkarrizketak. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago deialdia eta derrigorrezkoa izango da DBH gainditua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea, zein curriculuma eta agiriak aurkeztea.
Martxoak 8aren harira, egitarau bateratua prestatzen dute Aiztondo bailarako herriek. Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilen:
Villabona-Zizurkilgo merkatariek Stock Azoka egingo dute martxoaren 6an eta 7an, neguko beherapenen azken txanpari amaiera emateko. Bi egunez, herriko hainbat saltokik produktu ugari eskainiko dituzte deskontu handiekin, eta erosketak egiten dituzten bezeroek sari berezien zozketetan parte hartzeko aukera ere izango dute.
Katapulta Plataforma tokiko artistak —abeslariak, aktoreak eta diziplina desberdinetako sortzaileak— bultzatu eta haien lana ezagutarazteko sortutako ekimena da. Egitasmo horren baitan egingo da “Figuras sin dibujar” pintura erakusketa.
Emakumeen nazioarteko egunaren harira, Urnietako Udalak hainbat jarduera antolatuko ditu herrian. Jarduera horien bidez, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatuko dute, eta horretarako, herritarren parte hartzea sustatu nahi dute.