Galarreta frontoia, --
| Jaialdia
Pilota-jaialdia izango da Hernaniko Galarretan azaroaren 23an, Palestinari elkartasuna erakusteko helburuz, Gernika Palestina herri ekimenak, Oriamendik eta zenbait pilota-klubek antolatuta. Pilotaren hiru modalitate nagusiek bat egingo dute hitzorduan: 17:00etatik aurrera, erremonteko, zesta-puntako eta esku-pilotako norgehiagokak egongo dira, Eli Pagolaren eta Andoni Rekondoren bertsoak lagun. Tartean izango dira Imanol Ansa eta Ander Goikoetxea Urnietako erremontistak.
Palestinaren aldeko pilota-jaialdia
Galarreta frontoia