Sanestebanak 2026 Abuztuak 2, igandea 10:30 Pilota partidak (haurrak eta afizionatuak). 12:30 Sagardo dastaketa. 13:00 Toka txapelketa. 14:30 Paella jatea. 18:30 Bertso-saioa: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia, Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. 20:30 Izer eta Alabier trikitilariak (afal ondoren, segida). 21:00 Barrikotea.
Mantentze-lanak direla eta, Allurralde itxi egingo dute uztailaren 31tik abuztuaren 16ra. Eta, aldiz, Arrate, abuztuaren 17tik 23ra. Denbora tarte horretan Andoaingo erabiltzaileek Lasarte-Oriako eta Urnietako instalazioak erabili ahal izango dituzte.
Txartelak Txantxanen salgai daude eta erosketak badu epemuga: abuztuaren 5a.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.