Zizurkilgo Andramariak Abuztuak 12, asteazkena 06:30 Oilasko biltzearen hasiera, baserriz baserri. Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da. 11:30 Eskulanak haur eta gaztetxoentzat. 14:30 Oilasko biltzaileen dantzaldia. 17:00 Haur eta gazteen pasaka partidak zimiterioan. 18:30 Elektrotxufla elektrotxaranga plazan. 20:00 Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Urkamendi Guraso Elkarteak piztuko du, Iriarte Etxeko balkoian. 20:15 Eklipsea ikusteko hitzordua. 21:00 Herri afaria plazan. Tiketak ohiko lekuetan salgai. Epea: abuztuak 9. Ondoren, erromeria Olgetan taldearekin.
Urnietako herritarrek NANa edo Pasaportea berritzeko edo lehen aldiz egiteko aukera izango dute irailaren 9an.
Mantentze-lanak direla eta, Allurralde itxi egingo dute uztailaren 31tik abuztuaren 16ra. Eta, aldiz, Arrate, abuztuaren 17tik 23ra. Denbora tarte horretan Andoaingo erabiltzaileek Lasarte-Oriako eta Urnietako instalazioak erabili ahal izango dituzte.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Su artifizialak ikusi nahi dituenarentzat, jakin dezala zerbitzu bereziak antolatu dituztela.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |