Mantentze-lanak direla eta, Allurralde itxi egingo dute uztailaren 31tik abuztuaren 16ra. Eta, aldiz, Arrate, abuztuaren 17tik 23ra. Denbora tarte horretan Andoaingo erabiltzaileek Lasarte-Oriako eta Urnietako instalazioak erabili ahal izango dituzte.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.