Beterri-Buruntzako Hernani, Astigarraga eta Urnietako gazteek sortu duten ekimena da, haien hitzetan, "euskararen zapalkuntzaren aurrean gazteok antolatu, eta bulkada berri bat emateko tresna" izan dadin.
Urnietako herritarrek NANa edo Pasaportea berritzeko edo lehen aldiz egiteko aukera izango dute irailaren 9an.
Mantentze-lanak direla eta, Allurralde itxi egingo dute uztailaren 31tik abuztuaren 16ra. Eta, aldiz, Arrate, abuztuaren 17tik 23ra. Denbora tarte horretan Andoaingo erabiltzaileek Lasarte-Oriako eta Urnietako instalazioak erabili ahal izango dituzte.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Su artifizialak ikusi nahi dituenarentzat, jakin dezala zerbitzu bereziak antolatu dituztela.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |