Abenduaren 27an egingo den ekimen honek kirola, elkartasuna eta komunitatea uztartzen ditu, El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen alde. Adin guztietarako distantziak antolatu dituzte, haur zein helduek parte hartu ahal izateko. Ez da lehiaketa hutsa: elkarrekin korrika egin eta laguntzea da helburua. Egunean bertan egingo da izen-ematea, 15:30etatik 16:15etara.
Urtea korrika amaitzeko gonbita luzatu die urnietarrei Poxta Zahar elkarteak: San Silbestre lasterketa izango da, ohiturak agindu bezala, abenduaren 31n.