Zaborra biltzeko deialdia zabaldu dute San Juan plazan, Magale ikastetxeko bi ikasleren ekimenez. Azaroan bigarren hitzordua egingo dute.
Euskadiko Zirkuiturako puntuagarria da Amasako mendiduatloia. Banaka, edo bikoteka parte hartu ahal izango dute kirolariek. Izen-ematea: www.kirolprobak.com
Manou txikia kaioekin hazi da. Taldeak hegoalderanzko bidaia egin behar du, eta atzean ez geratzeko asmoz, Manou gogor saiatzen da hegan egiteko teknikak ikasten eta hobetzen. Baina inguruko enaren bidez ohartuko da bera elai bat dela, eta oso bestelako ezaugarriak eta bizimodua dituztela bera bezalakoek. Erabaki gogorra hartu beharko du orduan: familiatzat duen kaio taldearekin jarraitu, ala enaren bandora jauzi egin. Zuzendariak: Christian Haas eta Andrea Block. Herrialdea: Alemania (2017). Generoa: Animazioa, komedia. Iraupena: 89 min. Hizkuntza: Euskara. Ekoiztetxea: Luxx film.
Procès-aren aurkako sententziaren oihartzuna zabala izaten ari da Euskal Herrian. Epaia bidegabea dela salatzeko hainbat elkarretaratze izan dira, han eta hemen. Larunbat honetan, bestalde, Gure Esku mugimenduak manifestazioa deitu du. Donostian izango da, eta Antiguatik Boulevardearino igaroko da arratsaldeko 17:30ean hasita.
Gipuzkoako zine eta ezgaitasun zinemaldiaren II. edizioa Urnietara iritsiko da. "Me llamo Gennet" filma eskainiko dute, lehenik. Eta, ondoren, "Signos encadenados" antzezlana. Bigarren ekitaldia 20:00tan hasiko da.
Kataluniako Zero en conducta konpainiaren eskutik, Trash! antzezlana, haurrentzat. Poubelle zabor poltsa bat da, baina izar bat izatea izan da beti bere ametsa. Nola ihes egin beti patu horretatik? Zabor poltsa bat zabor poltsa bat izango da beti... Aktore-manipulatzaileen eskuekin eta objektuekin egindako formatu txikiko antzezlan zoragarria. Antzezleak mezu inplizitua dauka: magia jendeak botatzen dituen gauzetan dago. 30 minutuko bi emanaldi. 18:00etan eta 19:00etan Sarrera: 4 euro. Aldez aurretik: Basajaun liburu-denda, Amasa kafetegia eta Gureako leihatila. Emanaldiaren egunean bertan, Aljibean.
Larunbatean zenbait musika genero entzuteko aukera egongo da Andoaingo Gaztetxean egingo diren kontzertuetan.
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
'Euskaraz bizi ahal gara!' hitzaldia. Zer nolako arrastoa utzi du Euskaraldiak gure herrian?
Urriak 19, larunbata 19:30 / 22:00 Urriak 20, igandea 19:30 Urriak 21, astelehena 21:00
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |