Filma joan den urteko Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu zen. Oier Aranzabalek zuzendu du "Margolaria" filma eta Mikel Urdangarin abeslari du protagonista. Filma estreinakoz Zinemaldiko 65. edizioan egon zen. Sinopsia: Mikel Urdangarin abeslaria da dokumentalaren protagonista, baina Zornotzako artista bidea da edozein sortzailek buruan dituen gai unibertsalak jorratzeko: sortzetik bizitzearen erabakia, bokazioa, sorkuntzaren prozesua, porrota, bakardadea edo fama. Hemen duzu filmaren trailerra ikusgai:
Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira solasaldia antolatu da "Haurrak eta emakumeak, prostituziorako merkantzia. Nola fabrikatzen da urdanga bat?" izenburupean. Hizlari lanetan Amelia Tiganus ekintzaile feminista arituko da eta solasaldia gaztelaniaz izango da.
Opera pantailan ekimenaren eskutik, Giocomo Pucciniren "Turandot" opera emanaldia ikusteko aukera izango da Gurea Zineman, 20:00etan. Sarreraren prezioa 7 eurokoa da aldez aurretik erosita Amasa kafetegian edota Basajaun liburu-denda. Egunean bertan leihatilan erosiz gero 10 euroko kostua du.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina abiatu berri da, eta datorren azaroaren 20ra bitarte hiru saskietako bat eskatzeko aukera izango da. Ezaguna denez, Nafarroako Erriberako produktu sorta erostearekin batera hango euskalgintzari bultzadatxoa ematen zaio. Euskal Herri osoko euskaltzaleek ekimenarekin bat egin ohi dute. Eskualdean hainbat saltokitan egin daiteke eskaera, gaur hasita.
Larraulgo Udal liburutegiak I. mikor-ipuin lehiaketa deialdia egin du. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako larrauldarrei zuzendua dago. Parte hartzeko, Larraulgo herritarra edo Larraulgo eskolako ikaslea izan behar da. Lanak euskaraz aurkeztuko dira eta eskuz eginiko ilustrazioa izango dute lagungarri. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Adinaren araberako bi maila egongo dira. Azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Larraulgo liburutegian. Abenduaren 19an egingo dute sari-abanaketa, 18:30etan, liburutegian bertan.
Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.
Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.
"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.
Clara Gutierrez irakasleak eskainitako ikastaroa. (Sendabelarretan, basalandare jangarrietan eta landareak sendatzeko landeratan aditua). Informazioa eta izen-ematea: Fraisoro eskola. fraisoro@fraisoroeskola.eus / 943 69 21 66. 40 euro.