Osteguna, urtarrilak 9



10:49
12:00

Logo lehiaketa, Behar Zana pilota elkartearen 75. urteurrenaren harira

Amasa-Villabona | Lehiaketa

Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:

Logo lehiaketa, Behar Zana pilota elkartearen 75. urteurrenaren harira

Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:



19:00
19:00

Aitor Arrutiren "Argazkia Kartzela" eta Mark Jürgen-en "I miss the days chasing lights" erakusketak

Bastero, erakusketa gela, Andoain | Erakusketa

Danimarka eta Islandian bizi diren bi gazte. Aitorrek, zenbait bertsolarirekin elkarlanean, irudien interpretazio irekien inguruan hausnartzen du Argazkia kartzela proiektuan. Bestalde, Mak I Miss The Days Chasing Lights erakusketarekin dator, Islandiako paisaia eta itsasargiek iradokitutako gogoeta emozional bat eginez poesia zein argazkiak erabiliz. 

Aitor Arrutiren "Argazkia Kartzela" eta Mark Jürgen-en "I miss the days chasing lights" erakusketak Bastero, erakusketa gela

Danimarka eta Islandian bizi diren bi gazte.

Aitorrek, zenbait bertsolarirekin elkarlanean, irudien interpretazio irekien inguruan hausnartzen du Argazkia kartzela proiektuan.

Bestalde, Mak I Miss The Days Chasing Lights erakusketarekin dator, Islandiako paisaia eta itsasargiek iradokitutako gogoeta emozional bat eginez poesia zein argazkiak erabiliz. 



12:00
12:00

"Orain presoak" lelopean Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetara autobusean joateko izen-ematea zabalik

Eskualdea | Izen-ematea

2020ko urtarrilaren 11n “Orain Presoak” lelopean euskal presoen alde Bilbon eta Baionan kale-agerraldiak egingo dira. Manifestazioetara joateko Urnietan eta Andoainen autobusak antolatu dira.

"Orain presoak" lelopean Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetara autobusean joateko izen-ematea zabalik

2020ko urtarrilaren 11n “Orain Presoak” lelopean euskal presoen alde Bilbon eta Baionan kale-agerraldiak egingo dira. Manifestazioetara joateko Urnietan eta Andoainen autobusak antolatu dira.



19:00
19:00

Ene ba! antzezlana Saroben

Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta | Antzerkia

Txalo konpainiaren eskutik, Ene ba! helduentzeko antzezlana izango da ikusgai. Aktore lanetan jardungo dira Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria. Zuzendaria Begoña Bilbao da. SinopsiaGure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arrebarekin eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama‐gaia, berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio‐berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte… Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.

Ene ba! antzezlana Saroben Sarobe Arte Eszeniko Gunea

Txalo konpainiaren eskutik, Ene ba! helduentzeko antzezlana izango da ikusgai. Aktore lanetan jardungo dira Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria. Zuzendaria Begoña Bilbao da.

Sinopsia
Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arrebarekin eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama‐gaia, berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio‐berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte… Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  
Martxoa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Urte osoko agenda ikusi »»