Bake eta bizikidetza jardunaldietan, ikasturteko bigarren saioa antolatu du Andoaingo Udalak. "SuAminetik bakera" ikuskizuna eta gero, bere garaian zeresana handia eman zuen dokumentala eskainiko da. Hurrengo urtarrilaren 14an izango da Basteron (18:30), eta ondorengo solasaldian Aitor Merino zuzendariak parte hartuko du.
Danimarka eta Islandian bizi diren bi gazte. Aitorrek, zenbait bertsolarirekin elkarlanean, irudien interpretazio irekien inguruan hausnartzen du Argazkia kartzela proiektuan. Bestalde, Mak I Miss The Days Chasing Lights erakusketarekin dator, Islandiako paisaia eta itsasargiek iradokitutako gogoeta emozional bat eginez poesia zein argazkiak erabiliz.