Inguma errealitatearen eta ametsaren artean dabilen dantza garaikideko sorkuntza minimalista da. Unibertso intimo eta oniriko baten bidez, piezak subkontzientea eta haren kezkak esploratzen ditu: abandonua, ziurgabetasuna eta eraldaketa.
Pilota partidak izango dira ikusgai gaur, Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Eusko Label Lau t'erdiko Txapelketako partida arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta, Amiano eta Zubizarreta lehiatuko dira, B seriean. Eskuz binaka berriz, Jaka eta Landa, Larrazabal eta Gabirondoren aurka arituko dira. Sarrerak salgai daude www.entradasfronton.com webgunean
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Jose Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963) izango da erakusketa berria zabalduko duen artista. Hark egindako adierazpen batean laburbildu daiteke bere artea: "nire margoak denboraren igarotzeaz mintzo dira, ahaztuta utzi behar ez den memoriaz”. Datorren ostegunean, urriak 1, egingo dute irekiera-ekitaldia.