Torturaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. 09:00 Ibilaldia Haizetsura, Pello Mari Otaño plazatik abiatuta. 13:00 Ekitaldia Joxe Arregi plazan. Ondoren, Bazkaria Urkamendi elkartean.
Salamancako Spasmo teatroren eskutik, 'Giza gorputzaren erdigunera bidaia' familia ikuskizuna ikusteko aukera izango da Basteron. Ordubeteko iraupena du, eta sarrerak 4 euroko kostua du.
Fabrika zaharra dagoen tokira, neska bat iritsi da bere maletarekin. Odei du izena. Baina, bertan zerbait arraroa gertatzen ari da... Guztiak haserre bizi dira. Ez dute denborarik ezertarako. Mari Ipuin Kontalarik esaten duen moduan, zerbait kutsakorra da. Hasieran helduak kutsatu ziren, ondoren gazteak eta azkenean haurrak ere kutsatu dira. Kalejira bat egitea bururatu zaie arrazoiak ezagutzeko. Permin, Kale garbitzaileak, malabareak egingo ditu, Marik gitarra eta Odeik txirula joko dute. Baina ez dute ezer topatzen... Itzaletan ordea, Denboraren lapurrak daude guztia ikusten. Gertatzen ari dena, ezin dute onartu, eta gure hiru lagunak arrapatzera abiatzen dira. Lortuko dute gure lagunak, gaixotasun arraro honetatik, haurrak askatzea? Oharra: Sarrerak 3 euro balio ditu
Sarrerak leihatilan: 5,50 euro. Online ere eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik.
Artedrama, Axut! eta Dejabu antzerki konpainiek elkarlanean sortu dute Zaldi urdina antzezlana . Hiru konpainiek elkarlanean osatu duten laugarren antzezlana da. Drogek eta batez ere heroinak euskal gazteriarengan izandako eragina taularatzen duena. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzitako lana. Ximun Fuchsek zuzendua. Aktore lanetan, berriz, Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide. Aldez aurretiko sarrerak otsailaren 14ra arte egongo dira salgai Villabonako Amasa kafetegian eta Basajaun liburu-dendan, 10 eurotan, eta Interneteko BIBE plataforman (10 euro + komisioa). Igandean bertan, Gurea antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira 18:30etik aurrera, 12 eurotan. Horrez gain, 15 euroko bonoa ere erosi ahal izango da. Bono horrekin, Zaldi urdina eta martxoaren 29an Gurea antzokian eskainiko den La mudanza antzezlana ikusi ahal izango dira.
London, Polonia eta Mexiko aldean ibili da Maritxalar. Haren artelanak otsailaren amaiera bitarte ikusgai izango dira.
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.