Larraulgo Udalak honakoa proposatzen du: berrogeialdian etxean edo etxetik ateratako argazkiari erantsi kronika, ipuin laburra, bertsoa, koplak edo olerkia.
Pirritx izango da gaurko gonbidatua Berritsu irratian 17:00etan. Dani Arizalak gidatzen duen saioan, adunatar txikienek Pirritxi galderak luzatzeko aukera edukiko dute. Galderak 16:00ak baino lehen bidali behar dira WhatsApp bitartez honako telefono zenbakira: 688 724 286.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Koronabirusa suntsituko duen munstruo, robot edo artefaktua sortu lego piezak erabiliz. Familian parte hartu ahal izateko lehiaketa antolatu du Plazida Otaño liburutegiak. 630 159 263 telefono zenbakira bidali behar dira lanak, apirilaren 30a baino lehen. 30 euroko sari, Fotoprix produktuetan.
'Argitu zure zalantzak KZgunearekin' izenburupean gidatxoa argitaratu dute: "KZgunean konpromisoa dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, gure zentroak itxi diren bitartean Koronabirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko".
Alerta egoerak iraun arte, Osasun sailekoen alde txalo egiteko deialdia.
2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Errenta mekanizatua atzeratzea erabaki du (Ogasuneko bulegoetan errenta aitorpena aurkeztea), Covid-19 birusak eragin duen egoera normaldu arte. Neurriak Errenta kanpainan aurkezten diren aitorpenen %20ri eragiten dio, gutxi gorabehera.
Txikienentzako ipuin kontaketa eskaini du bideoz Iraitz Lizarragak. Bideoa asteburu osoan zehar egongo da ikusgai Amasa-Villabonaren Udaleko YouTube kontuan. [BIDEOA]