VIII. Dokumental zikloko seigarren eta azken dokumentala da 'Nae Pasaran!'. Zuzendaria: Felipe Bustos Sierra. 2018 urtea. Iraupena: 96'. Hainbat hizkuntza, azpitituluak gaztelaniaz. Eskoziako East Kilbride hiri txikiko langileen benetako historia. 1973ko kolpe militarraren aurkako protestan, Txileko Hunters taldeko motorrak konpontzeari uko egin zioten. Handik 40 urtera, beren elkartasunaren ondorio izugarriak aurkitu dituzte.*Ikusleen Saria Film Luze Onenari 2019ko Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian. Sarrera: 2 euro.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Koronabirusa suntsituko duen munstruo, robot edo artefaktua sortu lego piezak erabiliz. Familian parte hartu ahal izateko lehiaketa antolatu du Plazida Otaño liburutegiak. 630 159 263 telefono zenbakira bidali behar dira lanak, apirilaren 30a baino lehen. 30 euroko sari, Fotoprix produktuetan.
2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Errenta mekanizatua atzeratzea erabaki du (Ogasuneko bulegoetan errenta aitorpena aurkeztea), Covid-19 birusak eragin duen egoera normaldu arte. Neurriak Errenta kanpainan aurkezten diren aitorpenen %20ri eragiten dio, gutxi gorabehera.
Gizarte Zerbitzuen Sailak laguntza psikologikoa eskaintzeko telefono bidezko zerbitzua martxan jarriko duela iragarri du: “Jakin badakigu Koronabirusak eragindako ziurgabetasun eta desosegu une hauetan, konfinamendu-egoerak kasu askotan areagotu egin duela isolamendu eta bakardade sentsazioa, eta gure adineko pertsona batzuei ondoez emozionala eragin diela”.