Ostiral honetarako Euskal Herriko eskubide sozialen kartak mobilizazioak deitu ditu. Goizeko 11:30ean, probintzia mailako bilkura izango da Donostiako Alderdi Ederren. Arratsaldean, berriz, Beterri-Buruntza mailako biztanleei begira mobilizazioa izango da Hernanin. 19:00tan hasiko da manifestazioa, Gudarien plazatik.
Errenta eta ondarearen Internet bidez egiteko epea uztailaren 29ra bitarte luzatuko da.
Konfinamenduaren ondoren, ekainaren 1ean zabaldu zituen ateak Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiak. Orduz geroztik, eta ekainaren 26ra arte, ikusgai dago Motxila Ibiltaria ekimenean parte hartzen duten eskualdeko haur eta gaztetxoek eginiko xomorroen erakusketa ederra.
Ekaianren 26ra arte, zabalik egongo da Bukalai dantza taldean aurrematrikula egiteko aukera. 2016 urtea baino lehen jaiotakoek (urte horretan jaiotakoek barne) eman ahal izango dute izena, Zizurkilgo udal-bulegoetan.
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Hori dela eta, ekainaren 1etik 21era zabalik egongo da Tolosaldeko bertso eskoletako izen-emate epea.