Amasa-Villabonako SARE ibiltariak lehenengo ekimen publikoa antolatu du ostiralean, ekainak 26, arratsaldeko 20:00etan, Berdura plazatik abiatuta. Hain zuzen ere, preso eta iheslarien eskubideen alde kilometro eta erdiko ibilaldi sinbolikoa.
Eromen Produkzioak-en 'Esnatu Naiz' antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste. Andoni Mutiloa da antzezlaneko aktorea. SinopsiaElurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce guzti honen erruduna?
Errenta eta ondarearen Internet bidez egiteko epea uztailaren 29ra bitarte luzatuko da.
Konfinamenduaren ondoren, ekainaren 1ean zabaldu zituen ateak Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiak. Orduz geroztik, eta ekainaren 26ra arte, ikusgai dago Motxila Ibiltaria ekimenean parte hartzen duten eskualdeko haur eta gaztetxoek eginiko xomorroen erakusketa ederra.
Ekaianren 26ra arte, zabalik egongo da Bukalai dantza taldean aurrematrikula egiteko aukera. 2016 urtea baino lehen jaiotakoek (urte horretan jaiotakoek barne) eman ahal izango dute izena, Zizurkilgo udal-bulegoetan.