Literatur tertulia: Algara mutilatuak, Ane Labaka. Plazida Otaño. Maiatzak 6, osteguna. 18:00.
ZUZENDARIA: Telmo Esnal GENEROA: Dokumentala IRAUPENA: 94 minutu HIZKUNTZA: Euskara, gaztelania Konfinamendu garaian, Telmo Esnalek ahaztutako proiektu bat berreskuratu du: UR, Pablo Azkueren ipuin bat, kontzientzian eta itsasoan sakontzen duena. URTZEN zinema entsegu berezia bat da, elkarrizketak, irudiak eta musika birziklatuz eta berrerabiliz, existentziari buruz hausnartzen duen collage bitxi bat Gurea antzokia.Maiatzak 6, osteguna. 19:00
Haurrentzat eta helduentzat eskaintza zabala du Udal Musika Eskolak. Internet bidez edo Basteron bertan eman daiteke izena.
Urnietako Udalak Frontoiko taberna-jatetxea alokatzeko aukera emango du lehiaketa bidez. Informazio gehiago Aiurriko atarian