Nori zuzentzen zaion: jatorri anitzetako emakume etorkinei astero bildu eta migrazioaren bizipena partekatzeko espazioa, librea eta malgua. Helburua da berdintasuna eta kultura-aniztasuna landuz, osasun fisikoa, emozionala eta gure herriarekiko errotzea hobetzea, isolamendutik irtetea, euskal gizartea ezagutzea eta gure jatorrizko herrialdea ezagutaraztea hainbat jardueraren bidez. Dinamizatzailea: Sorburu Urte osoan zehar, ostiralero.
Aguraingo bi mutil dira. DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Durangoko Azokan bere lehenengo lan kontzeptuala aurkeztu zuten, Folklore izenpean. Zuzenekoetan, ahotsa eta bateria elektronikaren indarrarekin nahasten dira eta antzerkiaren antzeko ikuskizun bisuala sortzen dute.
Irrintzi elkarteak antolatutako XXIII+I Garagardo Asteburua. Bazkariak 14:00etan eta afariak 21:00etan.