Musika klasikoa gozatzeko beste modu bat. Hamabi musikarik osatutako harizko orkestra, Vivaldi, Bach, Beethoven eta Straussen lanak interpretatzen dituena. Ikuskizun komiko eta musikala, publiko guztiarentzat. 2018ko Feten saria zuzendaritza artistiko onenari, Jordi Purtírentzat.
12:00 Frontoia Ardo dastaketa Mikel Garaizabal adituaren eskutik. Izena eman behar da azaroaren 17a baino lehen, Udal bulegoan edo Liburutegian.
Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.