Lehen mailako arretak kolapso egoeran jarraitzen du, pandemiaren aurreko egitura gabeziak direla eta. COVID protokoloetan egindako azken aldaketek egoera horren ondorio dira.
“Ikimilikiliklik” familia-ikuskizuna taularatuko dute urtarrilaren 23an Sarobe arte eszenikoen gunean, arratsaldeko 17:30ean.
Herritar talde batek uztailetik hona indarrean dagoen bus zerbitzuarekin desadostasuna agertu du, eta hainbat proposamen egin nahi dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Proposamen horiek babesteko sinadura kanpainari ekin diote.
NOIZ? Otsailaren 1etik maiatzaren 31ra· Oinarrizko mailako ikastaroa ·
Oinarrizkoa. Ordutegi finkoa duen Ikastaroa, bideokonferentzia bidez (Meet)Urtarrilaren 17tik 25era, 15:00-19:00 Aurrez aurreko praktikak eta azterketa: urtarrilaren 26a Matrikula: 55 euro. Informazio gehiago: Fraisoro eskola Telefonoa: 943692166 Helbidea: fraisoro@fraisoroeskola.eus
Ohiturari eutsita, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du Urnietako Udaleko Euskara Sailak. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 18 izango da horretarako azken eguna.
130 etxebizitza ari da eraikitzen Ermotegiko eremuan Britac Proyectos S.L. sustatzailea. Horietatik 25 babes ofizialekoak izango dira eta beste 25, berriz, tasatuak. Hala, Etxebideren webgunean argitaratu da etxebizitza tasatuetan izena emateko epea. Etxebizitza horietakoren bat erosi nahi eta esleipen-prozesuan parte hartzeko interesa duten herritarrek otsailaren 14ra arteko epea dute Etxebideri idatzi baten bidez jakinarazteko.
Trentxiki argazki elkartearen eskutik: “Miszelanea-Trentxiki AE 10 urte”. Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:00. Asteartetan itxita. Laruntaba: 10:30-13:30 / 18:00-20:30.