Gazte proletario bakoitzak bere arazoak baditu ere, ezinbestekoa da guztion eskubideen alde mobilizatzea. Antolakuntza independente indartsurik gabe, ezingo baitiogu egoera honi aurre egin.
"Kui Kui" izena du Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoenikuskizun berrienak. Azkenorduko itzulketarik ez badago behintzat, iragarrita dauden bi saioetarako sarrerak agortuta daude.
Ohiko batzar orokorra deitu du Denda Berri elkarteak, datorren urtarrilaren 29an, herriko Zaharren Egoitzan. Bi deialdi izango dira: lehena, arratsaldeko 17:00etan, eta, aldiz, bigarrena arratseko 17:30ean.
Aktoreak: Ander Lizarralde eta Unai Muñoa Musikariak: Imanol Kamio eta Aitor Atxega Doain izango da.
Talde gonbidatuak: Astigar (Astigarraga) Arkaitz (Añorga)
Denbora luzearen ostean kontzertuak egingo dira Gaztetxean: Herdoil eta Unidad Alavesa. Arratsaldeko 21:00tan irekiko dira Gaztetxeko ateak eta 22:00ak aldera hasiko dira kontzertuak. 8 euro balioko ditu sarrerak eta ostiralean arratsaldeko 17:00tan jarriko dira salgai.
Herritar talde batek uztailetik hona indarrean dagoen bus zerbitzuarekin desadostasuna agertu du, eta hainbat proposamen egin nahi dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Proposamen horiek babesteko sinadura kanpainari ekin diote.
Ohiturari eutsita, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du Urnietako Udaleko Euskara Sailak. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 18 izango da horretarako azken eguna.
130 etxebizitza ari da eraikitzen Ermotegiko eremuan Britac Proyectos S.L. sustatzailea. Horietatik 25 babes ofizialekoak izango dira eta beste 25, berriz, tasatuak. Hala, Etxebideren webgunean argitaratu da etxebizitza tasatuetan izena emateko epea. Etxebizitza horietakoren bat erosi nahi eta esleipen-prozesuan parte hartzeko interesa duten herritarrek otsailaren 14ra arteko epea dute Etxebideri idatzi baten bidez jakinarazteko.
Danena kirol elkartearen asteburuko partiduak larunbat eta igandean goiz eta arratsaldez izango dira.