Datak: otsailaren 14a, 15a eta16a,15:00-19:00· Lekua: Fraisoro Eskola (Zizurkil)· Matrikula: 50 €· Irakaslea: Aitor Etxeandia· Hizkuntza: euskaraz INFO ETA IZEN-EMATEA: Fraisoro Eskola: tel: 943692166 / www.fraisoroeskola.euss / fraisoro@fraisoroeskola.eus
Datorren astelehenean (otsailak 14) andoaindarren txanda izango da odola emateko, Arrate pilotalekuan, arratsaldeko 16:30etik iluntzeko 20:30ak arte.
Ohiturari eutsita, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du Urnietako Udaleko Euskara Sailak. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 18 izango da horretarako azken eguna.
130 etxebizitza ari da eraikitzen Ermotegiko eremuan Britac Proyectos S.L. sustatzailea. Horietatik 25 babes ofizialekoak izango dira eta beste 25, berriz, tasatuak. Hala, Etxebideren webgunean argitaratu da etxebizitza tasatuetan izena emateko epea. Etxebizitza horietakoren bat erosi nahi eta esleipen-prozesuan parte hartzeko interesa duten herritarrek otsailaren 14ra arteko epea dute Etxebideri idatzi baten bidez jakinarazteko.