· Otsailak 15, 17, 22 eta 24 - 15:00-19:00· Helburua: Diseinatu baratzea zure baldintzak (lurzoru mota, azalera, dedikazio denbora...) eta zure beharrak (hornidura, helburuak...) kontuan hartuta.· Matrikula: 50 €· Info eta izen-ematea: tel.943692166 edo fraisoro@fraisoroeskola.eus· Lekua: Fraisoro Eskola (Zizurkil)· Irakaslea: Clara Gutiérrez· Hizkuntza: gazteleraz
Ohiturari eutsita, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du Urnietako Udaleko Euskara Sailak. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 18 izango da horretarako azken eguna.
Otsailaren 28ra bitarte izango dute herritarrek Gabonetako opari-txekeak erabiltzeko aukera. Deiak egiten aritu da On Bizi merkatarien elkartea pertsona saridunei opari-txekeak egokitu zaizkiela jakinarazteko. Halaber, saridunen zerrenda prestatu dute kanpainan parte hartu zuten herritarrek txekeren bat tokatu zaien baieztatzeko aukera izan dezaten. Udalaren webgunean dago ikusgai. Opari-txekeak oraindik jaso ez dituzten pertsonek Lekar Estilistas establezimendura joan beharko dute bila.