Kontuak: Joseba Sarrionandia / Kantuak: Ines Osinaga / Bisualak: Itziar Garaluce Bidai luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionaindiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz. Orain, urteak pasa direla, idazle urrundua Euskal Herrian da, eta, kantuok hartu dituzte berriro esku artean. Nola litzateke kontua letra eta kantua hurbiltzean? Zein da testu bakoitzaren atzean dagoen historia?
Joko amaigabea. Alicia Martin Lopez Erakusketa margolan batzuek osatzen dute. Bertan, materiaren portaerak behatuz, mundu naturalaren berezko dinamikak eta etengabeko desagertze- eta birsortze-zikloak gogora ekartzeko egiturak Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatua dago, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Martxoaren 3tik apirilaren 1era bitartean