Abian da, Urnietako Udalaren zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Udal Frontoian eta Sarobe arte eszenikoen gunean eguzki-plakak jartzeko proiektua. Hala, Urnietako Energia Komunitatearen lehen bilera deitu dute, gaurko. 18:00ean izango da hitzordua, Lekaio Kultur Etxean, eta, bertan, zuzendaritza batzordea aukeratuko da. Izena emandako bazkide guztiak daude deituta.
EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen erakusketa da, non arte plastikoen eta ikus-entzu- nezkoen diziplina ugari erabiltzen dituzten. Legez kanpoko merkataritzari eta pertsonen prostituzioari buruzko salaketa- eta hausnarketa-lana da, salerosketaren ondorioetan ez ezik, salerosketaren kausetan eta erauzteko moduan ere zentratzen dena.
Aiztondo Zerbitzuen Makomunitateak udaleku irekiak antolatzen ditu udan; Adunan, Alkizan eta Larraulen. Martxoaren 4tik 22ra zabalik izango da begirale izateko deialdirako izen-ematea.
Bost urteko geldialdiaren ostean, Bertsomintza bertsoaren inguruko hausnarketen plaza izango da "nondik eta zeri kantatzen diogu?" izenburupean. Martxoan 13an hasiko da, Gasteizen, eta hilaren 23an emango zaio amaiera, Amasa-Villabonan