“Gerratera garamatzate. Derrigorrezko soldadutza gizon eta emakumeentzat? Zer egingo dugu?”. baieztapena eta galderak abiapuntu izanik, Adrian Zelaiak eta Mari Karmen Basterretxeak hitzaldia emango dute Urigain kultur etxean, irailaren 12an, ostegunarekin, 18:00etatik aurerra.
Hitzordua datorren ostegunean da, irailaren 12an, Andoaingo Gurutze Santu elizatxoaren ondoan dagoen kaimuturrean (espigoian). Manuel Larramendi Kultur Bazkunak herritarrak eta hedabideak gonbidatu ditu arratsaldeko zazpiak eta laurdenean (19:15) udazken osoan burutu nahi duen ekinaldiaren aurkezpena egiteko; aurkezpena egiteko herri osoari zabalduko zaion adierazpen baten bitartez. (Oharra: eguraldia okertuz gero, Goikoplazako kontzejupean egingo dugu)