Nordic walking-ikastaroa, Ibili Andoain, gimnasia erritmiko-tailerra, mendi bizikleta-irteera, dantza lerroan, denak kirol egokituarekin, emakumeentzako errepide bizikleta-irteera, mendi-irteera, atletismoa ezagutu, arrantza-tailerra eta Real Sociedad Fundazioaren puzgarriak. Irailak 21, larunbata. 09:00-13:00, Andoainen barrena.
Familia ikuskizuna “Mute” Cia Orain Bi
“Transfariana, un monstruo grande” dokumentala proiektatuko da Saroben hilaren 21ean, iluntzeko 19:00tan. Sarrera librea da, aretoa bete arte. Proiekzioaren ondoren, LGTBI+ kolektiboko Ricardo Cantor aktibista kolonbiarrak kolektiboaren egungo egoera partekatuko du publikoarekin.
Sanchis eta Jocano bikote donostiarrak Ganbara tabernan kontzertu berezia emango du, etzi, larunbatarekin, 19:00etik aurrera; bi abeslariek kronikari urbano gisa musikagintzan lau hamarkadetako ibilbidea egin izana ospatzeko modua izango da saioa. Beste lau musikari izango dituzte bidelagun, andoaindarrak horietako hiru.
Akuarela erakusketa Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:30etara. Larunbatetan, 11:30etatik 14:00etara.