Ate-joka da Euskararen Nazioarteko Eguna. Hala, bezperako asteburuan, kalera atera zen Egape Ikastolako Aballarri guraso elkartea, euskararen aldeko aldarrikapena egiteko asmoz. San Juan plazan bildu ziren, larunbat goizean, eta kartel-margoketa egin ostean, herriko txoko guztiak bete zituzten mezu batekin: "Zein polita den zu euskaraz entzutea".
Ate-joka da Euskararen Nazioarteko Eguna. Hala, joan den asteburuan, kalera atera da Egape Ikastolako Aballarri guraso elkartea, euskararen aldeko aldarrikapena egiteko asmoz. San Juan plazan bildu ziren, larunbat goizean, eta kartel-margoketa egin ostean, herriko txoko guztiak bete zituzten mezu batekin: "Zein polita den zu euskaraz entzutea".
Bat egingo dute herriko AEK-k eta Kantazaun elkarteak abenduaren 3an, Euskararen Egunean, hain justu ere. Udaletxeko plazan elkartuko dira, arratsaldeko 18:00tan, zehatz mehatz. Bertan kanta herrikoiak abestu ostean, euskararen kalejirari ekingo diote euskaltegiko ikasleek, herriko kaleetan barrena: San Juan plazatik hasita, Zaldundegi alboko plazara joango dira, ondoren, Udal Kiroldegira gerturatu, Idiazabal zeharkatu eta Plazido Muxika plazan amaitzeko.
Euskararen Eguna dela eta, 'Bizkarsoro' pelikularen emanaldia.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |