Herri Eskolak kalejira antolatu du, udalerrian barrena. Herriko plazan emango diote amaiera festari. Segidan, gazteek antolatuta, mozorro lehiaketari ekingo diote.
Inauteri ostirala. 15:00 Eskolatik abiatuta, plazaraino, inauteri kalejira. 18:00 Mozorro festa Gaztelekuan.
Ohiturak aginduta, kalera aterako da, ostiral honetan, Kantazaun taldea, herriko kaleetan barrena, kantu-jiran aritzeko asmoz. San Juan plazatik abiatuko dira, iluntzeko 19:00tan.
Sailkapenean elkarren ondoan dira Roteta, Euskalduna, Orioko, Santo Tomas eta Touring B. Gaur Ubitarten, 20:00tan hasita, Euskalduna eta Touring B nor baino nor ariko dira.
Ostegun Gizena izanik, haur eta gaztetxoak murgilduko dira Inauterietan. Igandera bitarte ospakizun ugari iragarrita daude.
Puska-biltzea, kaldereroak, inauteriak… Neguko ospakizunen aroan murgilduta dabil Andoain. Asteburu honetan Kaldereroen etorrera izango da, hainbat aldaketekin biziberrituta datorrena.