Odola emateko aukera berria izango da apirilaren 14an, astelehenarekin, Andoaingo osasun-etxean. Interesa dutenek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute egunean bertan txanda hartzeko: 943 00 78 84.
Udaleku eta ludoteka zerbitzuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago Larraulen. Apirilaren 28an zabalduko da Adunan. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte udalekuak eta ludoteka. Izena emateko, maiatzaren 9ra arteko epea izango da.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Apirilak 12, larunbata. 19:30. Apirilak 13, igandea. 19:30. Apirilak 14, astl. 17:00, 19:30.
Apirilak 12, larunbata. 19:30, 22:00. Apirilak 13, igandea. 19:30. Apirilak 14, astelehena. 19:30.