Apirilak 30, asteazkena 16:00 Haur pregoia eta txokolatada Zumean. 17:00 Judo/karate erakustaldia Zumean. 18:30 Lebiton konpartsa Plaza Moretik eta Gora Kaletxiki txaranga Zumeatik. 19:00 Zumeatarra elkartearen danborrada Zumeatarratik hasita. 19:30 Pregoia eta txupinazoa Zubiaurren, Punttuka bertso eskolaren eskutik. 19:30 Txosnen irekiera Bekoplazan. 19:30 Harri jasotze popularra bekoplazan, “IV. Santakrutz harri txikia”. 20:00 Olagain txistularien kontzertua Santa Krutz ermitan. 21:00 Futbito txapelketa, Ondarretako futbol zelaian. 22:30-04:30 3tuu taldea eta DJ musika emanaldia, Bekoplazan.
Udaleku eta ludoteka zerbitzuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago Larraulen. Apirilaren 28ean zabalduko da Adunan. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte udalekuak eta ludoteka. Izena emateko, maiatzaren 9ra arteko epea izango da.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.