Zuzendaritza Batzordeak bazkide guztiei Ohiko Batzar Orokorrerako deia egin dizue. Batzarra Ubitarteko bilera gelan egingo da, ostiral honetan, lehenengo deialdian 18:30etan, eta 19:00etan bigarren deialdian. Batzarreko gai zerrenda honako hau izango da: 1. 2024-2025 denboraldiko kirol txostena.2. 2024-2025 denboraldik kontuak.3. 2025-2026 denboraldiko aurrekontua.4. 2025-2026 denboraldiko egutegia eta taldeen egoera. 5. Zuzendaritzako diruzainaren aldaketa.6. Galderak eta eskaerak.
Uztailak 11, ostirala 19:00 Txupinazoa. 20:30 Bokata afaria. 22:30 Kontzertua: Barrena.
Uztailak 11, ostirala 22:00 Santamañako XXVIII. Mus txapelketa 21:30-21:50 Izen-ematea. Orduz kanpo ez da izen-ematerik onartuko eta bikoteko batek gutxienez herritarra izan behar du.
Tributo a Barrikada. Uztailak 11, ostirala. 22:30, Karrika auzoko jolastokia.
Prezio berriak ezarri dituzte hiri barruko autobus zerbitzuan. Bide batez, abuztuan martxan izango da.
2014 eta 2017 urteen artean jaiotako neska-mutilei zuzenduta, Euskaldunak Futbol Eskola antolatu du ikasturte berrirako. Izena emateko epea uztailaren 15a bitarte zabalik dago.
Kontzertuak, DJ saioak, puzgarriak, apar festa, sagardo dastaketa eta play-back saioa iragarri ditu Jai Batzordeak.