Urmuga jaialdia martxan da eta bihar Adunako Basopetan egingo du geldialdia. Galiziako Chruinne taldea izango da protagonista, 19:00etan hasiko den emanaldiarekin. Antzinako musika du oinarri taldeak, baina biolina, harpa eta gaita bezalako instrumentuekin beste soinu batzuekin uztartuz.
Uztailak 17, osteguna. 19:00. Goikoplazan. Euriarekin Ondarreta Herri Eskolako patioan.
Prezio berriak ezarri dituzte hiri barruko autobus zerbitzuan. Bide batez, abuztuan martxan izango da.
Leitzaran Bisitarien Etxea zabalik egongo da udan: Bisitarien Etxea, Otieta.Ordutegia: 09:30-18:30
Uztailaren 17tik 20ra, Amasa-Villabonako Txermingo ikastola azpia garagardo eta gastronomia gune bilakatuko da.