Datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du Andoaingo Udalak, lehiaketa baten bitartez aukeratuko dituzten 12 argazkirekin. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.
Continuo-discontinuo. Una geometria Rakel Ubago. Azaroaren 15a arte.Basteroko erakusketa gela. Artista eta arkitektoa. Altxerri kultur proiektuaren bazkide-sortzailea izan zen, arte garaikideko galeria eta zuzeneko musika eskaintzen zuen taberna&jazz sotoa zenarena. Erakusketa honetan, forma geometrikoen ideia eta haien konbinazio-aukerak egituraren ideiaren azpian daude.
Lau saio izango dira: irailaren 30ean, urriaren 18an, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an. 2021ean jaiotako haurren saioak 18:00etan hasiko dira, eta 2022an jaiotakoenak 17:00etan. Mari Garciak gidatuko ditu guztiak.
Euskal Herriko Torturatuen Sareak arreta zerbitzua eskainiko du Andoainen, datozen egunotan, "bertako torturatuei karpetak helarazteko, banatutako karpetak jasotzeko, zalantzak argitzeko eta beharrezko laguntza eskaintzeko".