Azaroak 21, ostirala 19:00 Hitzaldia: “Leizeta lehengoratzeko garbiketa lanak”. Lurpea Garbi elkarteak.
Azaroak 21, ostirala - 19:30 4€ Dantzaz konpainiak bi pieza koreografiko aurkezten ditu: Hondo eta Aire sakona, konpainiak hemen eta orain egotea arakatzeko duen asmoa islatzen dutenak. Paolo Mohovich eta Jacek Przybylowiczen koreografiak.
Azaroak 21, ostirala “50 urte dantzan” ikuskizuna 22:00 Oinkariko dantzari eta dantzari ohien ikuskizuna, Olaederra kiroldegian.
Urnietarekin lotura berezia du Andre Olasaguirre pintore lapurtarrak, bertan jaio baitzen bere aita. Hala, bere familiaren iraganean arakatzen duen lana da "Aitaren sustraiak" erakusketa: azaroaren 20tik 22ra egongo da ikusgai pintore getariarraren lana, Lekaio kultur etxean,eguerdiko 15:00etik 19:00etara bitartean.
1936ko extremadurarren tragedia kontatzen duen erakusketa. 09:00etatik 20:00era, abenduaren 6ra bitarte. Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako egoitza.
Azaroaren 15ean abiatuko da Adunako kulturaldia eta, abenduaren 3an, Euskararen egunarekin batera emango diote amaiera. Bitartean, hainbat ekitaldi egingo dute herrian, gai ezberdinak jorratzeko
Mattin Iñiguez korrikalari eta parapente-zalearen eta Santi Sierra eta Oskar Ruiz de Luzuriaga eskalatzaileen proiekzio-hitzaldiek, bazkideen urteko batzarrak eta mendi irteera gehi bazkariak osatuko dute 60. Mendi Astea, datorren astelehenean hasita.