Jolasa, erritmoa eta soinu-esperimentazioa oinarri, psikomotrizitatea, komunikazioa eta adierazpen emozionala sustatzen ditu musikak. Gaurkoan eta ostiralean, La Salle Berrozpe Ikastetxeak musika tailerra antolatzen du 2023 eta 2024an jaiotako haurren familientzat.
Ehun urteko ibilbidea osatu du aurten Xoxokako Eskolak. Bada, mugarri historiko horri omenaldia egin nahi dio bertako auzo elkarteak, bi eguneko egitaraua osatuta, "Ehun urteko arnasa" lelopean. Azaroaren 28an, bi hitzaldi eskainiko dira 18:00etatik aurrera. Batetik, landa eremuko eskolak izango ditu hizpide Joxe Garmendiak idazleak. Eta, bestetik, euskararen egoeraz eta arnasguneen garrantziaz mintzatuko da Gari Goikoetxea kazetaria. Ondoren, Kantazaunen kantu-saioa izango da 19:30ean.
Ostiral arratsalderako plan polita antolatu du Zizurkilgo Bukalai Dantza taldeak. Elkarrekin dantza saioa egiteko gonbita luzatu dute dantza taldeko kideek. 18:00etan izango da hitzordua, Joxe Arregi plazan.
Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna ANTZERKIA: "AMAK” TXALO PRODUKZIOAK HIZKUNTZA: EUSKARA BASTERO KULTURGUNEA, 19:30
1936ko extremadurarren tragedia kontatzen duen erakusketa. 09:00etatik 20:00era, abenduaren 6ra bitarte. Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako egoitza.
Azaroaren 15ean abiatuko da Adunako kulturaldia eta, abenduaren 3an, Euskararen egunarekin batera emango diote amaiera. Bitartean, hainbat ekitaldi egingo dute herrian, gai ezberdinak jorratzeko
17. argazki rallyko lanen erakusketa. Sari-emate ekitaldia azaroaren 28an. Azaroaren 24tik 30era. Gurea antzokia.