Abenduak 13, larunbata 12 orduz kirolean 11:00 Herri kirolak eta jolasak, Intxaur pilotalekua. 16:00 Aiztondo NKT-Bergara KE (Erregional), futbol zelaia. 17:00 Bizikleta ginkana, Joxe Arregi plaza. 21:30 Haurren Gau krosa. 22:00 Gazteen Gau krosa. 22:30 XXVIII. Gau Krosa. Izen-emateak
Mahai Jokoen Jardunaldia antolatu du larunbat honetarako Habitantes de Innsmouth elkarteak: party game-ak, izkutuko rolak, estrategia jokoak, karta jokoak eta kooperatiboak... Arratsaldeko 16:30ean ekingo diote hitzorduari, Elkarteen Etxean.
Abenduak 13, larunbata - 19:30 16€ Don Luis eta pianoa dira Luis Fraca Royo konpositorearen obra sinfoniko hauen protagonistak. Bere musikaz eta orkestra sinfonikorako instrumentalizatutako obrez gozatzeko aukera paregabea. Prezioa: 16€ Gazte Ordua: 3€ Sarrera zenbakituak: Bai Gabon Giroan
Irungo Luis Mariano Lirika Elkarteak eta Miryam Ulanga eta Uxue Ricon piano-jotzaileek Andoainen itzal handia utzi zuen Luis Fraca Royo musika-irakaslea eta konposatzailea gogoan hartuko dute, larunbat arratsaldean.
Berriki kaleratu duen Caíste en la trampa diskoa aurkeztuko du Ganbara taberna larunbat honetan, 19:30etik aurrera. Pop-rock estilo indartsua lantzen du Enrique Mingo eta Iñaki Fisuras musikariak buru dituen Donostiako taldeak. Hurrengo asteetarako, berriz, Javier Sun abeslaria eta Aidüru taldea iragarri dira.
Abenduaren 12tik 14ra egingo da azoka, Banco Guipuzcoano zenaren instalakuntzatan. Euskara elkarteak antolatu du, “Andoaingo euskera, bihotzetik kalera” kanpainaren baitan.
Abenduak 04, osteguna - 18:30 Berlinen, Frankfurten, New Yorken, Chicagon eta Espainiako nazioarteko azoketan ibili eta gero, artistak hainbat olio-margo erakutsiko du, lehen aldiz jaio zen probintzian. Zaila izango da haren pinturek sortzen duten erakargarritasunari ihes egitea. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30 Larunbatetan: 10:30-13:30 / 18:00-20:30
Abenduak 13, larunbata. 19:30, 22:00. Abenduak 14, igandea. 19:30. Abenduak 15, astelehena. 19:30.